martes, 29 de abril de 2014

Etxebizitza-Estudioa Ondarretan: 2. etapa

Etapa honetan gure proiektuaren proposamen bat burutu dugu, aurretik landutako erreferentziak eta gure ideogramak garatuz. Nire kasuan lotura oso estua du erabili ditudan bi errferentziekin (aurreko sarreran landutakoak). Nire proposamena deskribatzeko maketatxo bat eta plano batzuk egin ditut, fatxadaren materiala, altuerak eta plantako osagai guztiak zehaztuz. Lorategiko konposaketa oraindik ez daukat oso argi nolakoa izatea nahi dudan, baina eraikina beraren forma eta inguunearekin duen erlazioa ondo isladatzea lortu dudala uste dut. Nire ideia hegoaldeko eguzki-argia eta iparraldeko itsasoalderako bistak etxego gune nagusietan bateratzea da, eta hala lortu dut, egongela-jangela eremuan hain zuzen ere. Altuera desberdinekin jolastu dut, hegoaldekoargi etxeko txoko guztietara heltzeko, pribatutasunari uko egin gabe.

Orain nire proposamena obetzea da dugun lana eta hala egingo dugu, nire ideiaren norabidetik irten gabe nire proiektua garatuz. Horretarako biharko eta hurrengo asteko proiektueko klaseak ere erabilgarri egingo dira, irakasleen laguntza izango baitugu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario