miércoles, 16 de abril de 2014

Ondarretako etxebizitza proiektatzeko erreferentzia bila

Hurrengo proiektua, eta ikasturteko azkena eta garrantzitsuena izango dena Ondarreta paseoko lehen ilaran dagoen orubean kokatuko den etxebizitza-estudio bat izango da. Familia bakarrrentzako etxebizitza izango da eta arkitekturako tailer estudio bat ere izan beharko du. Bi erabilera hauek orube berean batu behar ditugu eta bi kontzeptu-erabilera horien arteko erlazioa landu beharko dugu, bakoitzarentzako ideia eta erabilpen moduak ere landuz. Hau dena, inguruko beste orubeetan kokatuta dauden eraikinen espazioa eta eskala errespetatuz.
Proiektatzen hasteko lehen pausoa ingurua aztertzea da eta hala egin genuen asteazkeneko klasean. Bertara joan ginen eta ingurua marraztuz azterketa bat egin genuen, eta lehen bozeto eta ideia batzuk ere irten ziren. Orubearen inguruan eraikinak aztertu genituen gehienbat, beraiekin erlazio zuzen bat izango baitu gure eraikinak. Horrez gain, kale horren amairean dagoen etxea ere aztertu genuen, beste gainontzeko eraikinak baino tipologia eguneratuagoa zuen eta; bere lehioen eta fatxadaren eskala eta forma desberdinak ditu, lehioen eskala handiagoarekin eta fatxada garbi batekin, bi kolore-material konbinatuz.


Hurrengo pausua erreferentziak bilatzea da, eta horretarako atentzioa deitu didaten eta nire etxerako ideiak ateratzeko balio duten bi etxebizitza aztertu ditut. Bi etxe horietako bakoitzetik ideia batzuk hartuko ditut eta ideia horiek batuz nirea proiektatzen saiatuko naiz, bi etxe hauen esentziak fusionatuz.

AALTO HOUSE




























Aukeratu dudan lehen etxebizitza, Alvar Aalto-ren etxebizitza da (Aalto house izenarekin ezaguna). Berak berarentzako diseinatu zuen, hortaz nire kasuarekin bat dator, arkitektoak berarentzako propio proiektatutako etxebizitza. Horrez gain beste ezaugarri komun bat ere badago, etxebizitza honek arkitektura tailer estudio bat ere badauka, guk egin behar dugun bezalaxe. Laburbilduz, Aaltoren proiektu hau, gure ariketa izan daiteke, baldintza eta egoera denak betetzen baititu, kokapena izan ezik.

Etxe hau, 1934ean proiektatu zen eta 1935 eta 1936 tartean eraiki zen Riihitie herrian, Helsinkitik hurbil, luxuzko urbanizazio batean. Bizitza eta lantokia bateratu nahi zituen, modu intimo batean, material eta eraikuntza sinple bat erabiliz. Berak, etxe hau granja finlandiar batekin alderatzen du, non materialak sinplifikatu egiten diren, eraikuntza sinple batean emaitza armoniko bat lortuz.
Ala ere, etxeko gune desberdin kokalekua eta orientazio kontu handiz aukeratuta dago, argi naturalari eta hotzaren aurka babesari ahalik eta etekin handiena lortzeko asmoz.


Eraikinaren bi funtzioak kanpoaldetik ere antzeman daitezke, fatxadako bi materialen bidez; zuriz margotutako adreilua estudioarentzako eta eguzrrezko listoiekin osatutako fatxada etxebizitzarentzako.

Errepide ertzeko orube maldatsu batean dago kokatuta, eta sarrera erdian kokatzen da. Hona hemen planta eta bertako ibilbide, erabilpen eta sistemak:









































Proiektu hontatik atera dezakedan ideia material desberdinen erabilera eta hauen sinplifikazioa da alde batetik (bi materialen erabilera fatxadan); eta bestetik etxebizitza eta estudioaren arteko erlazioa eta estudioaren antolaketa dira (altuera bikoitza, erlazioa etxearekin...)



MORIYAMA HOSUE

Tokion kokatutako etxebizitza kontzeptu berritzaile berri baten aurrean gaude, etxebizitzaren kontzeptua eta bertako espazioen arteko erlazio-antolakuntza berri bat proposatzen du Ryue Nishizawa arkitekto japoniarrak, "House as city" deritzona. 
Etxebizitza honetan, betebehar desberdinak asetzeko erabiltzen diren espazioak bateratuta eraiki beharrean, bolumen desberdinetan banatzen ditu. Honen bitartez erabilpen desberdinak dituzten guneak bere espazio propioa izatea ahalbidetzen da, bere fatxada eta estalki propioarekin; horrez gain argia txoko guztietara heltzen da, denak kapoaldearekin kontaktuan baitaude. Gainera beraien artean sortzen diren lorategiak etxearen zati bihurtzen dira, modu honetan etxebizitza barrualdea eta kanpoaldearen batuketa izanez, muga zorrotzik gabe.
 Hau denaz gain, abantaila handi bat suposatzen du, ase beharreko betebehar hauek aldatu, areagotu edo gutxitzean etxebizitza aldaketa horiei adaptatzea errazagoa delako, espazioak beraien artean independienteak baitira; hau ez litzateke etxe arrunt batean posible izango, espazio kantitatea eta hauen antolamendua eta hauen arteko erlazioa ezin daitekeelako aldatu. 
Azken finean, hiri baten urbanizazio antolamendua etxebizitzan aplikatzea izango litzateke ("house as city") erabilpen bakoitzari espazio banandu eta independiente bat eskainiz. Hamar moduluz osatuta dago 290m2tako orube batean. 

Hona hemen plantak, eta horrekin batera espazioen arteko ibilbideak eta sistemen antolamendua.

Egituran ertzetan kokatutako altzairuzko zutabe eta habeekin egina dago.

Nire proiektuan aplika dezakedan ideia, proiektu honen ideia nagusia edo esentzia da, erabilpen desberdinetarako bolumen desberinen banaketa da. Ala ere, emen ideia hau extremoegia da, eta nire proiektuan modu diskretuago batean aplikatuko dut, erabilpen zehaltzei bolumen desberdinak eskaini beharrean, erabilpen mota bakoitzari bolumen desberdina zuzenduz.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario