martes, 17 de diciembre de 2013

Bi Ikaslerentzako Etxebizitza, Emaitza finala:

Azken hilabetean proiektu honetan lanean buru belarri ibili ondoren hona hemen emaitza. Prozesu nahiko luzea jasan duen proiektua izan da, aurrekoekin konparatuz, eta konpletoagoa eta baita "errealagoa", eraikuntzaren kokalekua eta ingurua bertan ditugulako batez ere. Hasierako zirriborroetatik hona aldaketa asko egin behar izan ditut, baina aldaketa bakoitzarekin, nahiz eta txikia izan hobekuntza handiak lortu ditut; oraindik ere obetu daitekeela uste dut, eta egingo nuke, baina eskaini diguten denbora amaitu denez horrela gelditu da. Zuzenketekin, irakasleenak bai nire ikaskideenak, oso lagungarriak izan dira, eta zentzua duen proiektu konpleto bat gauzatzen lagundu didate.

Prozesuko lehenengo pausoan, eraikina beraren azalera bakarrik landu nuen, baina lehen zuzenketaren ostean lorategira osora zabaldu nuen nire proiektua, lorategia etxebizitzeren beharretara egokituz, estetika eta funtzionalitatea hobetuz, eta aldi berean bertan dagoen Eskolako eraikinaren erritmoa eta proportzioak ahalik eta gehien errespetatuz. Horretarako, modulazio bat eraiki dut nire lorategiko elementuak kokatzeko. Modulazio hau 1.125 x 0.5 metroko laukiekin eratuta dago. Lehengo neurria eraikinaren erritmo klasikoaren laurena da, zutabeen zentroarekin eta lehioen aldeekin koinzidituz. Bigarrena lorategiko elementuen neurri ideala da. Horrela lorategia eraikitzen joan naiz, altueta eta luzeera ezberdinetako blokeka jarriz, espazio intimo baina aldi berean ireki bat eta lorategi barneko ibilbideen aniztasunarekin betiko monotonia apurtzeko helburuarekin, eraikinean biziko denentzat nahiz eskolako ikasleentzat erabilgarria izan daitekeena. Mundu guztiarentzako egokituta dago, orain ez bezala (adbz: gurpildun alkientzat) ranpa bat eta eskailera zabal batzuk jarriz. Espazio berdeak ere txertatu ditut zuhaitz batzuekin batera, modulazio jarraitzu hau ere.
Hesi eta zuhaitz originalak kentzeko arrazoia hurrengoa izan da: lehendabizi ezinenzko zen hesi batekin espazio ireki bat eraikitzea (hesiarekin itzal itsusiak eratzen dira, kartzela itxura emanez. Bestalde zuhaltzek espazio pribatu eta zabal hori eraikitzeko beharrezkoak diren bolkeen eraikuntza galarazten zuten, hots, nire proiektuaren esentzia ezinezkoa zel lortzea orain arte dagoena birmoldatu gabe.

Loaretigiaren eta eraikinaren arteko lotura, kristalera da, blokeen biz osatutako lorategira zuzenduta dagoelako, bertako modulazioarekin bat eginez. Gainera beheko solairuan egongela moduko bat jarri dut, lorategiarekin kontaktuan egoteko sentsazioa sorraraziz, espazio bisuala lorategi osora headatuz.

Hona emen maketaren argazki batzuk:




 Lehengo solairua:
 Lorategia:
Lorategian zehar hainabt bide eratzen dira blokeen bidez, era berean eraikinaren aurrealdean guen pribatu bat eratuz.

 Beheko Solairua:




 Kanpoaldetik:






 Planoak:




Influentziak

Jasan ditudan influentzien artean Mies van der Rohe izan da garrantzitsuenetariko bat. Lehenago esan bezala, modulazio bat erabili dut nire proiektuko elementuen kokapena antolatzeko. Bestalde Eames-en influentzia ere jasan dut, lorategira zuzenean ematen duen kristalera jarriz, espazio bisuala lorategira zabladuz, eta horrela lorategiak eta etxeak bat eginez, lorategia etxe barrura sartuz.