martes, 25 de febrero de 2014

Borda Pasiegoaren Moldaketa

 Azkeneko bi asteetan Borda Pasiego baten moldaketan ibili gara lanean. Proiektu hau, Kantabria eta Burgos arteko mugan ohikoak dieren etxola pasiego bat, hiru lagunentzako asteburu pasa erabiltzeko moduan moldatzea zen, etxolaren izaera propioa mantenduz. Izaera hori mantentzeko eta mendian "galdutako" etxola bat denez, luxurik ez jartzea erabaki nuen (ez sofarik ezta elektrogailu elektrikorik).
Etxea berotzeko beheko solairuko erdialdean kokatuta dagoen beheko sua eta txapa erabiliko dira, eta sukaldatzeko txapa.
Iluminazio egoki bat sortzeko eta espazio zabalaren sentsazio zabaltzeko, altura bikoitzeko gune bat sortu dut, parean lehio zabala batez ornitua. Lehio hau zabaltzeko harrizko hormaren goiko zatia egurrezko batekin ordezkatu dut (harrizko hormetan ezin daiteke zulo handiegirik egin arkurik gabe).

Dena espazio zabal bat da, eskailera erdian duela, espazio desberdinak sortzeko. Beheko pisuan txapa, beheko sua, banku bat, mahai zabal bat eta komuna kokatu ditut. Goiko pisuan aldiz oheak eta dutxa.
Hormak ahalik eta libreen uzten saiatu naiz. Komunak filosofia hori apurtzen du baina ahala izan behar izan du, dena espazio zabal bat izatea nahi bainuen, eta komuna erdia jarriz gero, oztopa bat bihurtzen baitzen horretarako.


Hona emen bordaren plano batzuk eta maketaren argazki batzuk:

Axonometriak:




 Maketa:






 Literak, espazioa hobeto aprobetxatzeko:

 Beheko sua, etxea berotzeko:




martes, 11 de febrero de 2014

Izoztegiaren azken emaitza



Proiektu honetan, hasiera hasieratik hartu nuen ideia jarraitzea lortu izan dut bidez aldatu gabe, eta horrela, bide hori sakonagu lantzea lortuz. Hainbat obekuntza ikusten ditut, baina data muga bat dagoenez proiektuak ere muga dauka. Bidea ondo lantzea lortu dudanez, eraikineko elementu denek ideia nagusiarekin bat egiten dute, elementu bakoitzak eraikinean zerbait aportatuz, ideiaren iparra jarraituz.
Hasieratik hartu nuen ideia hondartzan hiria sartzen dela da, eta hondartzako naturak bere baitan hartzen duela, bere desordena aplikatuz. Hori errepresentatzeko plataformak erabili nituen, hiriaren ordenatik naturaren desordenera dagoen trantsizioa islatuz. Plataformak desordenatzen doaz, hondartzako harean zehar desagertzen joango balira lez.

Ideiaz gain, beste arau bat ere errespetatu izan dut. Eraikin publikoa izaterakoan (udaletxearen enkargua dela suposatzen da) mundu guztiarentzako erabilgarria izan beharko litzateke. Horrearako elbarrituentzako ahalbidetutako eraikina da guztiz. Komuna gurpindun aulkientzako erabilgarria da, legez zehaztutako neurri minimoak errespetatzen ditu. Horrez gain ranpak pertsna hauentzako hondartzara jaisteko bide bat sortzen dute. Hondartza honek ez duenez eskaintzen pertsona hauentzako erraztazun gehiegirik, proiektu berri bat aukera egotekotan erraztasun hauek txertatzea berebiziko garrantzia duela pentsatzen dut.

Hona emen planoen argazkiak:



Plantan plataformak nola desordenatzen doazen ikus daiteke, arean zehar desagertuko balira bezala, natura berak mugitu izango balitu bezala bere legak ezarriz. Honen bitartez eraikin hau naturara txertatuta dagoen elementu bat dela adeirazten dut, baina bertako legeen arabera jarriak. Nahiz eta eraikina hormigoiz izango litzatekeen, plataformak egurrezkoak dira, material guztiz natural bat.


Ebaketetan plataformek hartzen duten izaera ingrabidoa antzeman daiteke. Plataforma hauek irregularki kokatutako zutabeen bidez daude jasoak; zutabe hauek natura bera errepresentatzen dute, baso bat izango balitz lez. Horrela zutabe hauek funtzio bikoitza betetzen dute, egitura funtzioa eta estetiko ere bai.


Hona hemen maketaren argazki batzuk:




Plataformak trantsizio gune bat izateaz gain, terraza funtzioa ere betetzen dute, mahai eta aulki batzuk jartzeko aukera eskainiz.


















Paseotik ikusten dena:
 Eraikin honek izoztegi zerbitzua betetzeaz gain, hondartzara bide bat ere bada.


 Gauean eta neguan barra itxi daiteke espazio bisualean kalte egin gabe. Horretarako beirazko manparak erabili ditut.



ERREFERENTZIAK


Rafael Moneo

Bere kuboek duten ideia aplikatu dut nire proiektuan, hiriaren ordena itsasoak eta naturak nola apurtzen duten irudikatuz. Nire proiektuan ordea hiriaren ordenatik naturaren “desordenera” dagoen trantsizioa irdudikatzen dut, naturaren desordena bakarrik irudikatu beharrean.



Mier Van der Rohe

Farnsworth etxean erabiltzen duen ideia ere aplikatu dut nire eraikinean. Plataformen bidez kota diferentziak lortuz eraikina lurretik jasotzea ahalbidetzen da, trantsizio gune bat sortuz erdiko plataformen bidez. Horrela, uholdeak izanez gero Farnsworth etxea ez da hondoratzen; berdina gertatzen da nire kasuan, modu honetara nahiz eta itsasoko ura asko igo, eraikina erabilgarria izan daiteke eta babestuago egongo da.




Luin Peña Ganchegui

Plataformen bidez, Mies Van der Rohe-ek lortzen duez babesaz gain inguruko paiasa ikuskatzeko begiratoki bezala erabil daitezke. Maila desberdinetara jarriz ikusegi desberdinak gozatzeko aukera ematen du. Ideia hori Gancheguik Haize Orrazien plazan aplikatzen duen bezalakoa da, maila desberdinak eratuz begiratoki bezala, ikuspegi desberdinak eskainiz eta eraikina ingurua gozatzeko herraminta bihurtuz, traba bat beharrean.



ONDORIOAK

Eraikin honek hiriko beste eraikin batzuetatik eratorria izan behar zuen, bertakoa dela adierazteko, bertan jartzeko egina. Batetik plataformen ideia Gantcheguiren Haize Orrazien plaza izango litzateke. Bestetik "laukizuzen desordenatuen" ideia, eta hiriaren eta naturaren arteko lotura hori Moneoren kuboetatik hartuta dagoela esan daiteke. Horrela proiektu hau hiriko bi aldeetan kokatzen diren bi monumentuen (kurtsala eta Gantxegiren plaza) eratorria bihurtzen da; Donostia bertako ideiekin sortua, Donostiarentzako egina. Funtzio artistikoaz gain herriari izoztegiaren zerbitzua eskaintzen dio eta hondartzarako sarbide alternatibo bat, denontzako erabilgarria dena.

martes, 4 de febrero de 2014

Ondarretako Izoztegiaren proposamena

Orain dela bi aste lauhileko hontak lehen proiektua azaldu ziguten. Hasiera batean bihar entrgatzeko zen baina denbora gehiago eman digute, proiektuaren prozesua sakontzeko, eta esan beharra dut nire hasierako ideia asko obetzea lortu dudala horrela.

Nire hasierako ideia hiriaren kuadrikula ordenatua eta hondartzaren natura "desordenatu" eta desegonkortasunaren arteko trantsizio gune bat osatzea zen, izoztegiaren zerbitzua emango zuela, hondartzarako sarbideaz gain. Hasieratik erabaki nuen proiektu hau mundu guztiarentzako erabilgarria izango zela, baita elbarrituentzako ere. 
Hiriaren ordena eta hondartzaren desegonkortasuna nahasteko plataforma batzuj erabili ditut, batzuk hiria errepresentatzen dutena (laukizuzen ordenatuak eta perpendikullarrak paseoarekiko) eta beste batzuk hondartza (laukizuzen irregularragoak). 







 ERREFERENTZIAK

Eraikin honek hiriko beste eraikin batzuetatik eratorria izan behar zuen, bertakoa dela adierazteko, bertan jartzeko egina. Batetik plataformen ideia Gantxegiren Haize Orrazien plaza izango litzateke. Bestetik "laukizuzen desordenatuen" ideia, eta hiriaren eta naturaren arteko lotura hori Moneoren kuboetatik hartuta dagoela esan daiteke. Horrela proiektu hau hiriko bi aldeetan kokatzen diren bi monumentuen (kurtsala eta Gantxegiren plaza) eratorria bihurtzen da; Donostia bertako ideiekin sortua, Donostiarentzako egina. Funtzio artistikoaz gain herriari izoztegiaren zerbitzua eskaintzen dio eta hondartzarako sarbide alternatibo bat, denontzako erabilgarria dena.