lunes, 19 de mayo de 2014

ONDARRETAKO ETXEBIZITZA-ESTUDIOA -- AZKEN EMAITZA DEFINITIBOA

     

Azkenean heldu da entrega definitiboa, eta horrekin batera proiektua bukatzeko azekeneko baina gogorrenak diren pausoak. Proiektu interesgarria izan da benetan, eta pertsonalki asko gustatu zait dudarik gabe. Gure ia edozein ideia lan daitekeen proiektua izan da, programa nahiko malgu batekin. Orain dela hilabete baino gehiago hasi genuen proiektu hau, orubea aztertuz, ideiak planteatuz eta proposamenak garatuz. Hainbat zuzenketa eta buruhausteren ostean proiektua brutzea lortu dut, nire hasierako ideiak markatutako bidea jarraituz. 


PROZESUA: OINARRIZKO IDEIATIK AZKEN BOLUMENERA BIDEA

Azken emaitza hau, nire hasierako ideiaren garapenaren emaitza baino ez da, hasierako piktograma programako betebeharretara egokituz eta garatuz. Nire aburuz, kokapena eta horri dagokion luxu maila kontuan hartuz, bisten kalitatea eta argiztapen egokia dira indartu behar diren eraikin honen ezaugarriak (mendian galduta balego adibidez, lorategi erabilgarri baten garapena izango litzateke aspektu garrantzitsuenetariko bat, baina hori ez da gure kasua). 
Lorategiari indar gehiegirik ez ematearen arrazoi nagusia, hiri batean kokatuta dagoela da, beste hainbat eraikinen alboan, hortaz, pribatutasuna nulua izango litzateke eta intimitate gabe eguzkia hartzeko, bertan dago hondartza. 
Argiztapena etxeko gune gehienetara heltzeko, kota eta orubeko altuera desberdinetara dauden bi oinarrizko bolumen planetatu nituen, non gune nagusia kota gorenean kokatzen den horren bitartez bisten kalitatea handiagotuz. Bolumen hauen kokapenak, argia bi bolumen hauetara heltzea ahalbidetzen du, eguneko ordu geheinetan batak besteari hitzalik sortu gabe, eta lorategira ere argiztena helduz. Garratntzitsuena dudarik gabe, etxeko gune nagusia izango litzatekeen bolumenean hegoaldeko eguzkiaren argiztapen zuzena eta iparraldeko bisten kalitate ezinobea litzateke, bolumen honen kota altua kontuan hartuz.

Bi oinarrizko bolumen hauek programaren betebeharretara egokituz eta garatuz joan nintzen, beharrezkoak diren espazioak planteatuz eta nire proiektuan kontu handiz integratuz. Horretarako Moriyama House etxeak duen ideia hartu nuen abiapuntu bezala, hau da, funtzio bakoitzerako kaxa, bolumen desberdin bat definituz; nire kasuan ordea, guztiz banatua egon beharrean eraikin bakar batean bateraturatuta ageri dira. Pausu honekin, nire proiektuari beste ideia bat geitzen diot, oinarrizko biei uko egin beharrean hauek indartuz. Horrela, nire proiektuaren itxura bolumen ezberdinekin, bakoitza erabilpen desberdin bati lotuta, konposatutako eraikin baten forma hartzen doa, edo beste modu batean esanda, begi hutsez bolumen eta erabilpen desberdinetan deskonposa daitekeen eraikina bihurtzen ari da.


Hainbat bozeto eta zirriborroren ostean bolumenak definitu nituen gutxi gora behera, horretarako 1.5 metrotako luzeera duten karratuez osatutako modulazio bat erabili nuen. Horren barruan, "kaxa" bakoitza eta beraien arteko elkarrekintza antolatzen joan nintzen. Pausu hou izan zen arazo gehien eman zizkidanak, nire bolumenek, neurrien mugimenduen askatuasun nahiko urria eskaintzen baitzuten; ala ere azkenean lortu nuen denek elkarrekin ondo lan egin dezaketen bolumenez osatutako eraikin bateratu bat sortzea.




ERAIKINAREN EZAUGARRIAK


Eraikina Donostiako Odarreta pasealekuko etxadiaren lehenengo ilararen erdialdean aurkitzen da, bista onenetarikoekin. Aurrealdean forma geometrikoz osatutako parke bat dago eta horren aurrena ondarretako hondartza. Parkeko zuhaitzako oztopo izan daitezke etxeko bistentzako, hortaz, eraikin oso 0.72 metro igo ditut lur mailatik eta gainera etxebizitzako lehenego solairua, gune nagusia, 5.04 metrotara dago kokatututa, normalean baino altuago (horrela bisten kalitatea hobetzeaz gain, beheladeko arkupearen altura handitzen da eta beheko solaruko bistak ez ditu oztopatzen nahiz eta onenak ez izan. Laburbilduz, eta aurrerako esandakoari aipu eginez (argiztapenaren eta bisten orientazioa), orubearen kokalekuak guztiz baldintzatu du eraikina oinarri oinarritik, oinarrizko ideia nagusiak orubeak berak eskatzen dituen ezaugarriak baitira.












Argiztapena ahalik eta hoberena izateko, pribatutasunari uko egin gabe, ekialdeko eta hegoldealdeko fatxadetan, beste etxeetatik oso gertu aurkitzen diren fatxadetan lehio handiegirik ez zabaltzea erabaki dut. Argia sartzeko, gune nagusiaren hegoladeko itxitura guztiz beirazkoa egin dut, hegoalderantzako orientazioa duenez argiztapen zuzena ahalbidetuz. Orientzaio bera duen baina ondoko eraikinetik oso hurbil dagoen fatxadan aldiz ez dut lehiorik ireki baina, fatxada itxituratik aldendu dut, sotoraino doan zuloa, patioa zabalduz, eta itxitura beirazkoa eginez. Hona emen maketaren aragzkiak, patioa ulertzeko






Logela printzipala bigarren pisuan kokatzen eta bertatik, beheko kotan kotatutako oinarrizko bolumenaren gainean dagoen lorategidun estalkiara dauka irtenbidea; lorategi honek logelako irteeraz gain pasilotik ere badauka beste bat.




Oruberako sarrera, ondarretako paseara elkartzut doan kaletik egin dut, ahalik eta pribauena eginez. Sarrera hau, bai etxebizitzarentzat, bai estudioarentzako da. Aurrerago, bi bideak banatu egiten dira, etxerako bidea eskailera batzuetatik eskuinerantza desbideratuz, kota igoz eta pribatutasun maila handituz; orduan begetazioaren bidez ezkutatutako lorategi txiki batera sar daiteke, eta bertara bi logelek ematen dute. Estudiorako sarrera berriz orubeko sarreratik ikus daiteke aurrez aurre, publikoagoa eginez.










Estudioa bi nibeletan banatzen da, non altura bikoitzeko gune zabal bat duen. Harrera gune bat, lan egiteko mailak eta batzar gune bat dauzka. Lan egiteko mahaiak altura bikotzean eta bigarren nibelean aurkitzen dira, iparralderako orioentazioa duen lehio zabal batekin, iparraldeko argi difusoa oso egokia baita lanerako.




Garajea sotoan arkitzen da eta sarrera kale nagusian koaktu dut, arreko etxebizitzak zuen bezala , eta  ilarako horretako besteen antzera, kalearen izarea aldarazi gabe. Garajerako atea ezkutatuta dago, sotora doan aldapak eskubira doan bihurgunea baitu (gutxienezko erradio (6.5 m) eta zabalera (3.5m) errespetatuz) eta eraikinaren azpira sartzen da.



martes, 13 de mayo de 2014

Ondarretako Etxebizitza - Estudioa -> Emaitza Posiblea

Aste honetan, entrega probisionala daukagu eta gure proposamenak zuzenduta eta landuta ermana beharko ditugu, beraien plano eta maketekin. Nire kasuan, nire hasierako proposamena ez dut asko aldatu ideia aldetik. Forma aldetik aldaketa gutxi jasan ditu, hasiera hasieratik, ideiak forma aldintzatzen baitzuen. Barnealdeko distribuzioa aldiz nahiko aldatu behar izan dut, hala nola eskailera, sarrera etab. Azkenean nire ideia islatzen duen eraikina proiektratzea lortu dut.


ERAIKINAREN IDEIA

Nire hasierako ideia nagusia, iparrakdeko bistak, hegoaldeko epeltasun eta argitasunarekin ahalik eta gehien bateratzea zen eraikinean zehar, batez ere gune nagusietan (egongela...) Horretarako hegoaldeko eguzki izpiak eraikinaren ahalik eta gune gehienetara heltzeko posible izango den forma eman behar izan diot.

Horrez gaina, beste ideietariko bat, espazio mota desberdinak desberdintzea da, horretarako bolumen osoa, kuboen arteko antolaketaren ondorioz sortzen da. Kubo bakoitzak espazio mota bat erreflejatzen du denen osotasunean etxea sortuz.