martes, 13 de mayo de 2014

Ondarretako Etxebizitza - Estudioa -> Emaitza Posiblea

Aste honetan, entrega probisionala daukagu eta gure proposamenak zuzenduta eta landuta ermana beharko ditugu, beraien plano eta maketekin. Nire kasuan, nire hasierako proposamena ez dut asko aldatu ideia aldetik. Forma aldetik aldaketa gutxi jasan ditu, hasiera hasieratik, ideiak forma aldintzatzen baitzuen. Barnealdeko distribuzioa aldiz nahiko aldatu behar izan dut, hala nola eskailera, sarrera etab. Azkenean nire ideia islatzen duen eraikina proiektratzea lortu dut.


ERAIKINAREN IDEIA

Nire hasierako ideia nagusia, iparrakdeko bistak, hegoaldeko epeltasun eta argitasunarekin ahalik eta gehien bateratzea zen eraikinean zehar, batez ere gune nagusietan (egongela...) Horretarako hegoaldeko eguzki izpiak eraikinaren ahalik eta gune gehienetara heltzeko posible izango den forma eman behar izan diot.

Horrez gaina, beste ideietariko bat, espazio mota desberdinak desberdintzea da, horretarako bolumen osoa, kuboen arteko antolaketaren ondorioz sortzen da. Kubo bakoitzak espazio mota bat erreflejatzen du denen osotasunean etxea sortuz.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario