martes, 29 de octubre de 2013

Niretzako logela ideala proiektatzen...

Orain bi aste, gure logelaren pare bat argazki eta deskripzio txiki bat aurkeztea agindu ziguten; horrekin batera hurrengo proiektua egiten hastea ere agindu ziguten aste hontako ostegunean erdi eginda eramateko eta gure akatsak zuzentzeko entregatu aurretik.
Proiektu hau, gure logela idealaren proiektua egitea da, baldintza batzuekin. Lehenengo baldintza 20m2 izatea da, handia iruditzen zaidala, nireak askoz gutxiago batitu; hurrengoa, azalera horretan bainugela bat egon behar duela da, hau ere arraroa niretzako, ez baitut nire bainugela propiorik; eta azkeneko baldintza horma bat zula daitekeela da.  Horrez gain "espacio servido" eta "espacio servidor" espazioen erlazio egokia mantendu behar izango dugu, erabilpen desberdinetarako guneak zehaztu eta ahal izanez gero banatuz. Gune hauetara eta izkina guztietara heltzeko pasabideen tamaina minimoa ere errespetatzea kontuan hartu behar izan dugu, altzarien kokapena baldintzatuz.
Momentuz, planoko oina eta altxaera egin ditut, xehetasunik gabe, baina argi ikusten da logelako antolamendua. Maketa ia osorik eginda dago, baina oinarri oinarrizko elementuekin, dekorazio ezta xehetasunik gabe. Hau dena erdixka egitearen arrazoia, irakasleen gomendioren baten zain nagoelako da, eta aldaketaren bat egin behar badut, berriro ere hasi behar ez izateko, orain erte eginda dagoena erraz alda daitekeelako.
Laburbilduz, argi daukat nire logela idealaren diseinua eta antolamendua eta espero dut diseinu hau irakasleei ere niri bezain beste gustatzea edo gutxienez egokia dela iruditzea.

Hona emen lehenengo maketaren irudi batzuk:







Eta planoenak:


Liburua aukeratzen

Lauhileko honetan irakurtzeko hautatutako liburua "Casa Collage" da. Egia, esan orain dela aste batzuk lehengo kapituluak irakurri nituen baina utzi egin nuen, denbora faltagatik. Orain liburua irakurtzen amaituko dut eta denbora izanez gero beste baten bat irankurtzen hasiko naiz, gabonetan amaitzeko. Liburu hau, "Casa Collage" nahiko ineteresgarria iruditu zitzaidan, etxearen kontzeptu berri baten bilaketa planteatzen baita, adibidez, gela mota berr bat deskribatuz, hainbat zereginetarako erabilgarria izango litzakeena.


martes, 22 de octubre de 2013

Ma Chambre

Gure hirugarren proiektua guretzako logela bat diseinatzea izango da; eta horren sarrera moduan gure logela aztertzea agindu digute, logela guretzako zer den azalduz eta pare bat argazki igoz.
Niretzako nire logela ezta bakarrik lo eta lan egiteko lekua, nire santutegi bat bezala ere bada. Bertan nire gauzetan murgil naiteke, inolako oztoporik gabe. Bakarrik egoteko beharra dudanean bertan gusutura sentitzen naiz. Atseden hartzeko lekurik onena ere bada, fisikoki nekatuta nagoenean ohean etzunda telebista ikus daitekeelako; eta psikologikoki nekatuta nagoenean bertan dena nire nahieran eta guztiz kontrolpean dagoela sentzitzen dudalako.
Hau dena, nire logela nire gusto eta beharretara egokituta dagoelako da. Batetik altzarien antolamentua nik neuk diseinatua izan da, eta denbora pasatu ahala eta nire beharrak aldatu ahala baten baino gehiagotan aldatu izan dut. Horrez gain, dekorazioa nire gustura dago eginda, hainbat oroitzapen ekartzen dizkidaten oroigarririk beterik, adibidez, lasterketetako dortsalak eta jaietako edalontziak besteak beste. Paretetean posterrak zeuden jarrita baina orain dela gutxi margotu egin dute (kolorera aldatu gabe) eta oraindik ez ditut berriro jarri.
Orain, esan daiteke logelaren bizitza pixkat itzalita dagoela, hau da, denbora guztian berdin dago, eta lehen baino utsago, orain ez bainaiz bertan bizi :(, asteburutan bakarrik egoten naiz. Gainera urte askoan horrela ibiliko naiz eta gainera ez dakit ea ikasketak bukatzean bertan biziko naizen.
Dena dela, hau beti izango da "nire logela" berarekin batera hazi bainaiz eta nire izaera eta gustuak islatzen dituen gauza bakarrenetarikoa delako.




martes, 15 de octubre de 2013

Txabola Proyect, DONE!

Hiru asteko lanaren emaitza aurkezten dizuet. Blogeko aurreko sarreran diodan moduan, 10m2 inguruko txabola baten proiektua egin behar genuen, maketa barne 1/20 eskalan. Jada kontatu dizuedan moduan hainabt aldiz aldatu behar izan dut diseinua.
Beranduago ere aldaketa txiki bat izan behar izan dut; aldaketa baino gehiago egituraren errefortzua izan da. Teilatuko habeak egiturara hobeto finkatzeko beste habe batzuk instalatu behar izan nuen, erpinetako zutabeen finkapenean beste lotura bat geitzeaz gain. Maketan estalkiaren erdia dago egina, egitura ikusi ahal izateko.

Hona emen maketaren argazkia batzuk:






 Barrutik ikusita:

 Egitura ikus daiteke:



Behetik ikusita:




Eta azkenik planoak eta loturen apunteak:



martes, 8 de octubre de 2013

Txabola eraikitzen

Orain dela bi aste bigarren proiektua egiten hasteko agindu ziguten eta guk hala egin genuen. Proiektu hau 10m2- inguruko txabola batean oinarritzen da eta lehen pausua hori diseinatzea eta horren maketa bat egitea izan da 1/20 eskalan. Orain arte maketaren egitura egina dut eta gainazalak eraikitzen hasi naiz, gainazal bakoitzeko pixka bat erakiz.


Karratu formako oinarri bat egitea pentsatu nuen hasieran eta hala egin dut, baina hasierako diseinuarekiko hainbat aldaketa egin behar izan ditut. Batetik, hasieran ez nuen kontutan hartu egur taulen luzeera maximoa (2.4m), oinarria egin nuenean; hori konpontzeko luzeera maximoa baino luzeagoak ziren taulak, ondo pentsatutako tokietatik ebaki nituen eta berriro elkartu nituen koxka batzuk erabiliz. Horrek berriz beste arazo bat eragin zidan eta kontua zen ezin zela koxkarik erabili taulak elkartzeko. Hori dela eta egurrak berrio ere moztu eta beste modu batera elkartu nituen, eta horrela arazoa gainditzeaz gain oinarri solidoago bat lortu nuen. Hau dena aurreko asteko klasean egin nuen eta hurrengo egunetan egitura osatzen jarraitu izan dut.

Egitura osatzen...
Oinarritik gorantza eraiki dut gainontzeko egitura eta teilaturen egituraren zatian ere aldaketa bat egin behar izan dut. Hasieran, teilatua bi norabide desberdinetan egin nahi izan nuen, argazkietan ikus daitekeen bezala baina gainontzeko elementuen eraikitzearen zailtasuna eta konplejitatea zela eta norabide bakar batean egitea erabaki dut; zailtasun hau, taulen luzeera maximoa dela eta izan zen batik-bat. Azkenean osatu nuen egitura hainbat aldaketa eta gora-beheraren ostean.


















Gainazala eraikitzen hasten...
Azken egunetan gainazalaren zati bakoitzeko pixka bat egin nuen nahiz eta nire asmoa erdia egitea zen; arazoa, dendan materiala amaitu zela izan zen; baina gutxienez gainazal guztiak hasiak ditut eta eraikinaren forma antzeman daiteke. Elkargune guztiak kolaz eginak daude baina iltze bat erabil daitekeen modura eginak daude, hasieran orratzekin egin bainituen. Hona emen argazki batzuk, erakitze prozesuarenak:









 Lurra egitea nahiko sinplea izan da, gainontzekoarekin konparatuta.












Teilatua egiteko orientazio horizontala hartu dut kontutan, eta taula bakoitzaren zati bat hurrengoaren gainean jarriz eraiki dut, agerian dagoen taularen zatia bakarrik josiz. Horrela euriteetan ura eta barrura sartuko eta egurra hezetasunagatik handitzean tentsioak sahiestuko ditu, zati batean josita egotean, handitzea ahalbidetuz.