martes, 26 de noviembre de 2013

Bi ikaslerentzako etxebeizitza

Orain bi aste, tailerrean aztertzen ibili ginen eskolako eraikinaren gunean bi ikaslerentzako etxebizitza bat proiektatzea agindu ziguten. Lehengo astean, lan maketa bat eraman genuen, inguru horretan gure proposamena landuz, plano batzuekin batera, eta irakasleak zuzenketa batzuk eta ideia berri batzuk gomendatu zizkigun. Proiektu hau bi asteren buruan amaitu behar izango dugu, biharko entregaren ostean. Hona emen nire proiektuaren maketaren eta planoen argazki batzuk:



















































martes, 5 de noviembre de 2013

Nire "Logela Ideala"

 Aurreko asterako guretzako logela idealaren lan-maketa bat ekarri behar izan genuen klasera, zuzenketen bidez gure logela idealaren esentzia ahalik eta modurik egokienean proiektuan egokitzeko. Nire kasuan ez nuen zuzenketa askorik behar izan; hormaren neurriak aldatu behar izan nituen bakarrik. Hasieran, dena aldatu beharko nuela pentsatu nuen, dena desenkajatzen baitzen horma bat laburtzean baina azkenean ez dut ia aldaketarik egin behar izan: ohearen zona eta sarreraren artean dagoen kristalezko hormatxoa pixkat mugitu baino ez, espazioa modu orekatuago batean banatzeko.
Hona hemen nire logela idealaren maketan eta planoen argazki batzuk:

Atetik sartu bezain laster "egongela" moduko bat arki dezakegu sofa batekin, erlaxatzeko eta gonbidatuak jasotzeko. 

 Aurreraxeago , mahai handi bat dago, 2x2 metrotakoa, zati zabal batekin marrazketarako eta maketak egiteko eta zati estuxeago batekin, ordenagailuan edota liburuekin aritzeko.
"Egongelatxoa" eta "lantokia" 1.6 metrotako kristal traslucido batekin dago banatuta, intimitatea mantentzeko. Ezin daiteke ikusi baina argia pasatzen da, dena abantailak.
 Armairua gorria da, armairu marroi eta zuriak arruntegiak eta oso aspergarriak direlako. Bestalde, kolore argi hau erabili dut iratzartzearekin batera kolore argi eta bizi batek animatu egiten zaituelako, ez kolore "soso" eta aspergarriekin bezala, adibidez marroia bezala. Armairu honek "mesanotxe" bat dauka eginda, koxka baten bidez, argazkian ikus daitekeen moduan. Armairua nahiko handia da eta arropaz gain beste gauza batzuk gordetzeko ere balio du, besteak beste ikasketetako materiala etab.

Bainugelako hormak, beste hormatxoa egiteko erabili den kristal traslucidozkoak dira. Honen bitartez, argia piztean gela osora zabaltzen da argitasuna, lanpara erraldoi bat lortuz; gainera logela lagun bakarrarentzako bakarrik denez, argi horrek ez dio inori molestatuko bainugela erabiliz gero.
Bainugela zirkulu laurenaren formako dutxa, konketa eta komunaz osatuta dago. Dutxa kristalezko manpara batekin dago mugatuta.



 Hona emen eskuzko apunte batzuk, logelaren esentzia transmititzeko eginak daudenak, leku garrantzitsuenak, logelari izaera ematen diotenak, islatuz.
 Eta azkenik hona emen planoak, xehetasun batzuekin. Perfilean ez dut aulkirik marraztu, azken finena aulkia logelari izarea gutxien (ia ezer ez) ematen dion altzaria delako, beharren arabera maiz alda daitekeelako.